20 urte, dozenaka herritar, ehundaka ekintza eta dinamika, baina helburua bakarra, herriari kultur espresio ezberdinak jorratuz ekarpenak egitea.
ETX Kultur taldea 2001. urtean sortu zenetik aldaketa ugari jasan ditu, herriko egoerari egokituak eta baita lantaldearen izaerara atxikiak.
Azken testigu aldaketatik gutxi gorabehera 6 bat urte pasa dira. Denbora tarte horretan hitzaldiak, pelikulen emanaldiak, kontzertuak, ikuskizunak, ikastaroak... jarri dira martxan herriko dinamikari gure bultzada emanaz. Nahiz eta hasierako urte askotan lantalde ederra eduki, arrazoi pertsonalengatik zein pandemiak sortutako kaosaren ondorioz, taldeko indarra murrizten joan da.
2020. urtean, pandemia garaian, ahalegindu ginen indarrak batzen berriro herritarrena hurbilduz.Momentuko neurriei aurre egin eta erritmo berdinaz jarraitzeko asmoarekin, baina atsekabez ez genuen lortu helburua.
Egia da momentu honetan herriak denon inplikazioaren beharra duela, pandemiak, dinamika ugariri egin baitie kalte. Ala ere gure errealitatea ikusirik, urte beteko geldiunea egitea erabaki dugu ekintzeri dagokionez, ikastaroek orainarte bezala martxan jarraituko dutelarik.
Argi uztea nahiko genuke iraupen mugatuko eten bat izango dela, arnasa berreskuratu eta indarrak batzeko, azken urteetan landatu diren hazien bidez taldeak beste loraldi bat izan dezan. Laister izango duzue gure berri. ETX