365 EGUN EUSKARAZ
Askorek dakizuen moduan, azken urteetan Euskeraren eguna ospatzeko triki kantu poteo bat antolatzen genuen herriko tabernetan zehar. Aurten tamalez, bizitzen ari garen egoera ezohiko honen ondorioz, ezin izan dugu Abenduaren 3a herritarren artean gozatu, printzipalki tabernak itxita daude eta. Zer egin orduan, etxean geratu ezer egin gabe??? Noski ezetz. Inoiz baino garrantzitsuagoa dela uste dugu herrian mugimendua sortzea, unean uneko egoeraren arabera neurriak hartuz noski, hau dela eta gaur Abenduak 3an kalera atera gara illuntze aldera eta herria alaitu dugu euskal musika lau haizeetara zabalduz. A ta ez ahaztu, Euskararen egunak 365 egun dituela eta "hizkuntza bat ez dela galtzen ez dakitenek ikasten ez dutelako, dakitenek hitzegiten ez dutelako baizik".
Ur bixkorretan ETXak/n apakiñik!!!
#ETX #ETXkulturasustatzen#365euskaraz #euskaraldia #euskarazbizinahidut #euskeraeguna