Herriko historia
Ekintza honetan azalduko ditugun datu guztiak batez ere Etxebarria liburutik ateratakoak dira, liburu hau Augustin Zubikaraik eta Juan Fdez. Egigurenek idatzia izan zen. Liburutegian beste liburu bat ere aurki dezakezue, Etxebarria izenekoa baita, Anjel Lobera Revillak idatzia. Hemendik ere atera dugu zerbait.
Etxebarria dakizuen moduan 5 auzok osatzen dute, Altzaa, Galartza, Unamuntzaga, Aulesti eta Erbera. Azken auzo hau, 1965. urtean eratu zen.
Herriko histoiari dagokionez hiru historialarik jorratu zuten, Estanislao Labayruk, Jose Ramon Iturriza Zabalak eta Pascual Madozek.
Herriko baserrien aztanak batez ere urteka banatzen dira.
1542. urtean Etxebarriko etxeen zerrenda bat burutu zen. (Labayruk ematen du zerren da hau ¨Historio General del Señorio de Bizcayan¨). Zerrenda hau bikoitza da, zergak (fruituen hamarrenak eta hasikinak) parrokiari edo Barroetako jaunari ordaintzen zizkion ageri baita. Zerrendan agertzen diren etxeak 1542. urtekoak baino lehenagokoak dira orduan.
Parrokiari: Adorriaga, Agirre, Agirre Arkotxa, Agirre Behekoa, Agirre Goikoa, Altzaa, Altzola, Andrinua Behekoa, Andrinua Goikoa, Anduiza, Antsotegi Erdikoa, Arejita Behekoa, Arejita Behekoa, Arejita Goikoa, Arexolaondo, Arnoriaga, Arostegi, Arritoin, Aulestia, Aulestiarte, Azarrolatza, Azorin, Azorin Zabal, Baltzola, Barrentxea, Basabe Goiti, Basabe Urruti, Basaibar, Beoidea, Belarroa, Bita, Bizkarra Goikoa, Egierea, Eguzkitza, Elordi, Elua, Errementarikoa, Eskutasolo, Etxarte, Etxebarria, Etxia, Galartza, Ganbokorta, Gandiaga, Garro, Ibarguen Behekoa, Ibarguen Goikoa, Ibarluzea, Ibarra, Iriguen, Kanala, Larruskain, Launo Goikoa, Lausagarreta, Lexardi, Maguregi, Makotegi, Mandiola, Munibe Goikoa, Okoroki, Orizain, Orizate, Otxadategi, Otsolo, Sarasua, Saratzibar Behekoa, Saratzibar Goikoa, Ugarteburu, Urronamuntzaga, Urrusolo, Zubieta, Zugazti, Zuloeta. Guztira 67 baserri.
Barroetako jaunari: Agorria, Aldazkoa, Anduiza, Arestikoa, Arestikoa, Arexolaondo, Arritoin, Aulesti bideazpikoa, Aulestiarte, Bizkarra, Dendarikoa, Egierrea, Elordi, Errementarikoa, Etxebarrikoa, Etxetxua, Imitola, Kallejakoa, Korrikoa, Kortabeitia, Labarin, Mandiola, Mangutegi, Olabarria, Orisolo, Orizate, Ormaetxea, Tomasenekoa, Urkaregi, Urtzulo,Zelaikoa eta Zuloeta Barri. Guztira 31 baserri.
1704. urtean Gernikako Batzar Etxeko Artxiboan fogerazioak hasi ziren agertzen. Lehen kontaketa honen arabera, Altzaan 24 baserri zeuden, Aulestian 27 baserri, Galartzan 30 baserri eta Unamuntzagan 23 baserri. Hau da, guztira Etxebarrin 104 etxe zeuden. Hala eta guzti, orduko neurtzeari begiratzen badiogu, ¨fogerazioak¨ hartu behar dira kontutan, eta horien arabera 74 zeuden. 14 sutegi erdikoak ziren eta 20 berriz, sutegi laurdenekoak, etxetxu ere zeritzenak.
Gerora, beste fogerazio batzuk ere egin ziren 1745/46 eta 1796ean.
Eta etxeen egoera zein den jakiteko, badaude beste zerrenda batzuk 1814koak ,1823koak eta 1825 ekoak.