ARNORIAGA (ARNORIXA)

1542. urtean ageri dira bere lehen aztarnak, Labayruren ¨Historia General del Señorio de Bizcaya¨ liburuan ageri den zerrendan, fruituen hamarrenak eta hasikinak parrokiari eskeitzen zizkiola jartzen du eta. 1704. urtean Arnoyaga izenez agertzen da eta bere jaubea Antonio Zubizarreta zen.

1864. urtean jaio zen baserri honetan Valentin Zubizarreta herritarra, gerora Camagueiko (Kuba) gotzaina izango zena eta ondoren Santiagoko (Kuba) gotzaina. Baserri honetako armarria urte askotan egon zen herriko elizako horma baten jarrita desagertu zen arte.

1988. urtean jausia zegoen.

  • Lehen bi argazkiak guregipuzkoa.eus horrialdetik atera ditugu.