AZORIN (ATZOIN)

Baserri honen lehen urratsak 1498. urtean agertzen dira, urte horretan Ziarrotzako kolejiatako abatak Martin Mañoska eta bere emazteari Arretolazako zelaia alokatu zionean enfitesi zentsu erabidez, Furtunno de Asorin, Etxebarriko bizilaguna agertzen da lekuko bezala.

1704. urteko erroltzean, Juan Galdona agertzen da jaube lez eta Jose Ezenarro bizi zen bertan.