AZORINZABAL (ATZOINZABAL)

1542. urtean ageri dira bere lehen aztarnak, Labayruren ¨Historia General del Señorio de Bizcaya¨ liburuan ageri den zerrendan, fruituen hamarrenak eta hasikinak parrokiari eskeitzen zizkiola jartzen du eta .

1704. urtean Bixente Azorinzabal agertzen da baserri honen jabe bezala.

Baserriaren etxe ostean trintxerak hasten ziren, eta nahiz eta hasiera batean bertakoak Usozabalgo karkaban babestu, giroa gogortu ahala Mendaroko Agarren Txiki baserrira alde egin behar izan zuten. Gerra garaian Kapitan Kortazar Frankistak hartu zuen baserria. Frentea pasa ondoren baserria txikiturik geratu zen.