ALZOLA ZAHAR ETA BARRI

  • Alzola Zaharren lehen aztarnak 1542. urtean ageri, Labayruren ¨Historia General del Señorio de Bizcaya¨ liburuan ageri den zerrendan, fruituen hamarrenak eta hasikinak parrokiari eskeitzen zizkiola jartzen du eta. 1704. urtean, Markinako Mersedetako konbetuaren jaubetasuneko lez agertzen da, eta Juan Oranegi eta Domigo Mugarza bizi ziren errentan. Gerra zibilean bertako biztanleek Euskal Herriko dirua lurperatu omen zuten. Gaur egun ez dago bere aztanarik ikusten, baina izatez Urkaregi erreka gurutzatu aurretik ezkerretara dagoen sagarrondo sailean kokatzen zen.

  • Altzola Berri noiz eraike zen aztarnarik ez dugu aurkitu. Gerra zibileko garaian gune neutralean geratu zen, Adrin aldea faxisten esku zegoelarik eta Euskitze aldea gorrien esku. Aisteko Ramon Belaustegi baserri honetan zegoela tiro galdu batek jo zuen gerrian eta Urtsuloko salan odoslostu zen. 1970. urtean hustu sen baserria. Urkaregi erreka pasa ondoren bere aztarnak ageri dira.