EGIERREA (EGIXARRE)
1542. urtean ageri dira bere lehen aztarnak, Labayruren ¨Historia General del Señorio de Bizcaya¨n liburuan ageri den zerrendan, fruituen hamarrenak eta hasikinak parrokiari eta Barroetako jaunari eskeitzen zizkiola jartzen du eta.
1704. urtean Domigo Egierrea zen baserriaren jaubea.
1972. urtean ustu zen.
Gerra zibilean gudarien eremua baserri hontararte heltzen zen eta puntu honetatik aurrera gune neutroa hasten zen.
1936eko Urriaren 21ean bataila gogorra izan zen baserri honen inguruan, errepublikarrak ,gudariak eta milinizanoak azken ahalegin giza, baserri honetararte heldu baitziren Mandiola eta Oruntze artean zeuden Frankistekin tupus egin arte. Bataila honetan hildakoen zenbakia oso handia izan zen, tartean BIlboko sozilista ospetsu bat, eta ondoren Markina Faxisten esku jausi zen.