MANDIOLA

Inguruetan lau baserri zeuden izen bereakoak: Mandiola Goiko, Mandiola Beheko, Mandiola Zar eta Mandiola-aldekoa

  • Mandiolako Zar-en lehen aztarnak 1542. urtean ageri dira, Labayruren ¨Historia General del Señorio de Bizcaya¨ liburuan ageri den zerrendan, fruituen hamarrenak eta hasikinak parrokiari eta Barroetako jaunari eskeitzen zizkiola jartzen du eta. 1704. urtean Juan Mandiola omen zen bere jabea, eta 1988. urtetik dago utsik. Gerra zibilean erreketak baserri hontararte heldu zien eta bertako familiarekin bizi izan ziren. 1937. urteko udaberrian, bertako bi anai eraman zituzten beraiekin gerrara, eta bat Gasteizen hil zuten eta bestea Teruelen. 2005. urtean erori zitzaion teilatua.

  • Mandiola-aldekoa 1922. urtetik dago utsik.

  • Mandiola Beheko 1936. urteko gerran hasieran, Beidetik botatako bonba batek baserri erre egin zuen. 2002 berriz eraiki zuten.

  • Mandiola Goiko, 1936eko Egixarreko batailaren goizeko 7retan, Komandante Molina gosaria jaten zegoela, Ibargundik botatako bonba bat Mandiolan sartu zen eta eztandaren ondorioz ankak ebaki. Frankistek Azpeitian zuten hospitalean hil zen. Baserria1971. urtean hustu zen.


Mandiola goiko