ZAPOREAK

Zaporeak Europara iristen diren errefuxiatuei janari duina eskaintzen dien irabazi asmorik gabeko elkartea da.

Egun, Grezian dauden errefuxiatu esparruetan janaria prestatzen dute, harrapatuta dauden pertsona zaurgarrienen bizi baldintzak hobetzeko helburuarekin.

Zaporeakin elkarlanean duela urte batzuk hasi ginen, 2018ko Maiatzean zehatzagoak izateko. Lehen aldi horretan, Zaporeak elkarteko sortzaileetako baten hitzaldia antolatu genuen kultur areatoan, proiektua aurkezku zigularik. Maiatzaren 28tik Ekainaren 10era Udaletxean eta Tomasenean janari bilketa bat antolatu genuen, eta Peñanekua plazan, errefuxiatu gune bat irudikatu janari bilketa martxan zegoen bitartean.

Guztira 350kg. janari batu genituen Greziara bidaltzeko. Nahiz eta guk Tomasenean eta Etxebarriko Udaletxean soilik jarri arren jasotze puntuak, Markina Xemeingo Bekobenta eskolan eta Lekeitioko Mantxua tabernan janari bilketako puntuak jarri zituzten, guri ondoren bidaratzeko batutakoa.

Lehen ekintzaren arrakasta kontutan hartuta, 2018ko Azaroan neguko erropen bilketa jarri genuen martxan.

Egia esan, kasu honetan ekintzak gainezka egin zigun, egun asko behar izan baigenituen jasotako erropa dena klasifikatzeko eta antolatzeko. Kasu honetan ere Bekobenta eskolan jasotzeko puntu bat jarri zuten, eta jasotako erropa guri bideratu.

Bidaltze gastuekin laguntze aldera, herriko tabernetan itxulapikoak jarri genituen hilabetez, eta San Andres egunean egiten den afarian Santamañeko gazta osoaren pixua asmatzeko porra antolagu genuen.

2019ko ekintzen artean, berriz ere janari bilketari ekin genion. Kasu honetan herrian hiru jasotzen puntu jarri genituen (eskola, udaletxea eta Tomasena), eta Markina-Xemeinen Bera-Kruz ikastolan eta Bekobenta eskolan. Kontutan hartuta, jasotze puntu gehiago izan zirela, guztira 506kg janari batu genituen.

2021eko Apirilaren 24ean Bizkaia osorako Zaporeakek zabaldu duen iraungitze data luzeko behi esne osoaren bilketan parte hartuko dugu, eskualdeko beste herri askoren moduan.

Emaitza oso onak lortu genituen 467 litro esne eta 45 euro batu baigenituen, herriko denda txikiko esne guztia xahutzeraino.

Goizean goiz hasi ziren herritarrak esneak ekartzen, goizeko 10tarako 84 litro batuak baitgenituen eta.

Orotara, ondorengo berrian irakur daitekeen moduan, 4000 litro batu ziren Markina-Xemein eta Etxebarri artean.