Fogerazioak

Fogerazioak zergak banatzeko auzoetan egiten ziren zenbaketak ziren, zerga horiek probintzienak edo erregearenak izan litezkeelarik. Banaketaren sailkatzea sutegi unitatean egiten zen, esaterako Etxebarrin sutegi osoko, erdiko, laurden edo herenekoak ageri dira. Eta sutegi hauek tributatzeko unitate moduan kontsideratu daitezke, propietatearen tamainaren arabera ordaintzen zirelarik (hau oraindik ez dago ziurtaturik).