1.Ibilbidea
AMOROTO
1704. urtean Pedro Amoroto ageri da jaube bezala.
1745/46.urtean Jose Amoroto ageri da jaube bezala.
1795/6. urtean Juan Idoeta agertzen da jaube bezala.
1814. urtean errenteru bat bizi zan bertan.
1823. urtean Udaleko zergak ordaintzeko egiten zen banaketarako, 329 errialeko irabazien oinarria izendatu zizaion.
1988. urtean hutsik dago, eta jaube lez Fermin Maguregi Alberdi ageri da.
MONTERREI
1704. urteko erroltzean ez da agertzen etxe honen aztarnarik.
1745/6. urtean Andres I.Ansotegi ageri da jaube lez eta errentan Lucia Ondarroakoa bizi zen.
1795/6. urtean Benito Ansotegi ageri da jaube bezala.
1823. utean herriko zergak ordaintzeko egin zen etxeen errenta zehaztapenetan, 329 errial izendatu zitzaizkion etxe honi oinarri bezala.
1825. urtean ere etxe hau Antsotegitarrena izaten jarraitzen zuen, baina 1898 urteko Kubako gerraren ondorioz saldu egin zuten.
1988. urtean Basilio Lartitegi eta Kristina Kortabitarte senar emazteak bizi ziren bertan
ANTSOTEGI
Antsotegi izenaren barnean burdiñola, errota, etxea eta dorrea sarzen dira.
Dorrea XVII mendeko lehen erdian kokatu dezakegu, seguruena Erdi Aroko eraikuntza baten ordezkoa izanik. Barroko soilean eraikia izan zen.
Errotak eta burdiñolak sistema hidrauliko bera partekatzen zuten, 200 metrora kokatzen den arku grabitate presa batek hartzen baizuten ura. Presa hau Villareal de Berrizen presen kopia bat da.
1413. urtean burdiñolaren lehen aztarnak agertzen dira Ziortzako kolejiatari dirua eskaini bait zion, era honetan kolegiatako elizaren barruan hilobi bat eskeini zieten Antsotegiko jaubeei. Agiria.
1542. urtean bere amarrenen erdia parrokiara eman zizkion.
1704. urtean Andres eta Iñazio Ansotegi agertzen dira jaube bezala.
1729. urtean Ansotegiko Andres eta Iñaziok Etxebarriko Elizateri burdiñoa berriztatzeko egurra eskatu zion, datu hau ziurtzat hartu daiteke dobelarri erdiko arku bateko albo batean 1730 urtea ageri baita.
1745/46. urtean jaube berdinak ageri dira, baina Jose Soloaga bizi omen zen errentan.
1795/96. urtean Benito Ansotegi ageri da jaube bezala eta baten bat bizi omen da errentan.
1823. urtean Udaleko zergak batzerakoan, 1003 errialeko oinarria ipini zitzaion baserri honi.
Errota eta Burdiñola:
1746. urtean Nikolas Amutxastegi zan errotari.
1988. urtean Jose Elordi Arakistain bizi zen errentero lez. Eta 1970. urtetik errota ez zen erabili errota.
OKOKI (OKOROKI)
Errota(lehen aztarnak 1635 aurretik) eta burdiñola egon ziren bertan.
1542. urtean ageri dira baserri honen lehen aztarnak, eleizari amarrenak ematen eutsezala ageri baita. Urte honetan baserriaren izena Ozoroki bezala ageri da.
1635. urtean baserri honene jabea Pedro Agirre agerida jaube bezala.
1704. urteko erroldatzean, baserriaren izan Ocolloki bezala ageri da.Baserriaren jaubea Pedro Agirre omen zen, eta I.Arkotxa bizi zen errentan.
1745/6. urtean, Okoroki bezala agertzen da. Pedro Agirre ageri da jaube bezala.
1795/96. urtean Jose Antonio Astarloa ageri da jaube bezala.
1814. urtean jaube bezala Astarloa ageri da, baina bateren bat bizi omen zen errentan. 1810 urtetik 1814 bitartean lan barik egon zen.
1823. urtean Etxebarriko etxeen zerrendak zehaztu zirenean, herrian zergak ordaindu ahal izateko, etxe honi 354 errialeko oiñarria ezarri zitzaion.
ALABA / ARABA
1704. urteko erroldatzean, Markiñako Mersedetako monjak ageri dira etxe honetako jaube lez, eta bertan Maria Mañozka bizi da errentan.
1745/6. eta 1795/6. urtetan ere jaubetasun berdiña agertzen da(Foguera erditzakotzat ordaintzen zuen).
1823. urtean herriko zergak ordaintzko egin zen banaketan, 117 errialeko sarrera izendatu zitzaizkion oinarri bezala.
1825. urtean, 6 lagun bizi ziren, senar emazteak eta 4 seme alaba.
BASEIBAR / BARAIBAR
Lurrez Etxebarrin kokatzen da, baina eleizaz Markina-Xemeingo parrokiaren menpekoa zen.
1413. urtean Ziortzako kolegiatako paper batzuetan Antsotegik eginiko diru eskari batean ¨entre las ferrerías de Anchia e la casa de Baseybar¨ idatzia agertzen baita. Beraz, orduan Basaybar deitzen eutsen. Geroago Baseibar Azpiko ere deitu izan da, eta baita Baraibar bekue ere. Agiria
1542. urteko zerrenda batean eleizari amarrenak ematen ziotenen artean agertzen da Basaibar etxea.
1704. urteko erroldatzean ondorengoa irakur daiteke: ¨La de Baraybar de Yusso, de Juan de Ochandategui, Vive Diego de Izagirre.1/2 foguera¨
1745/6. urtean Ferndando Zubillaga ageri da jaube bezala, eta Juan Bta. Garro bizi omen zen errentan.
1795/6. urtean Manuel Lexardi omen zen jaubea.
1814. urtean baserriko jaubea bizi dela bertan agertzen da.
1988. urtean hutsik dago.
ANTXIA
1413. urtean badirudi burdiñola bat egon zela, Ziortzako kolegiatako paper batzuetan Antsotegik eginiko diru eskari batean ¨entre las ferrerías de Anchia e la casa de Baseybar¨ idatzia agertzen baita. Agiria.
1557. urtean berriro agertzen da, Ziortzeako Kolejiatari ordainketan egiten zizkioten etxeen zerrendan agertzen baita.
1704. urteko erroldatzean ondorengo hau irakurzen da: ¨La casa de Anchia, que posee san Juan de Bergara, vive Joakin Urresti,1/2 foguera¨
1745/46. urtean jaubea Iñazio Ansotegi zen eta bertan Pedro Amoroto bizi zen errentan.
1795/96. urtean Benito Ansotegi ageri da jaube bezala.
1814. urtean errenteroa bizi omen zen.
1823. urtean herriko zergak odaintzeko bere sarreren oinarri lez 329 errial izendatu zitzaizkion.
1898. urteko Kubako gerraren ondorioz, Antsotegitarrek baserri hau saltzeko beharra izan zuten.
BEIDE (BEOIDIA, BEIDIA)
1542. urtean Elizari amarrenak eskatzen eutsezanen artean Beidea etxea agertzen da.
1704. urteko erroldatzean Beoydia izenez agertzen da, eta jaube lez Martin Beoydia.
1745/6. urtean Beodia izenez agertzenda , eta jaube moduan Martin Beoidia.
1795/6. urteko erroldatzean berriro Beoydia izenez agertzen da eta jaube lez Frantzisko Beoydia.
1814. urteko erroldatzean Beodia bezala agertzen da, eta bere jaubea etxean bizi dala.
1823. urtean, herriko zergak ordaintzeko egin zen baserrien zerrendan, 784 errialeko oinarria ezarri zitzaion.
1825. urtean 5 lagun bizi dira bertan, senar emazteak eta 3 seme alaba txiki.
ATOTE
1704. urteko erroldatzean ez da agertzen.
1745/6. urtean Barretako abade kapilla da jaubea, eta I.Lejardi bizi da errentan.
1814. urteko erroldatzean errenterua bizi dala ageri da.
1823. urtean 362 errialeko irabazi-oinarria izendatu zitzaion, neurri horreri buruz herri-banaketan ordaindu behar izateko.
ERROTABARRI
1704. urtean ez da agertzen.
1745/6. urtean ¨Molino llamado Errotabarria, del Conde Peñaflorida¨ irakur daiteke. Eta bertan Franzisko Usatorre bizi omen zen errentan.
1795/6. urtean ere Franzisko bizi zela agertzen da.
1798. urtean errenterua bizi dala agertzen da.
1823. urtean herriko zergak ordaintzeko egin zen banaketan, 560 errialeko irabazi-oinarria ezarri zitzaion.
1825. urteko kontuetan bost lagun bizi zirela agertzen da, errotaria, bere emaztea eta hiru seme alaba.
Gaur egungo jabeen ahaleginaren esker, hona hemen egungo errotaren egoera bikaina:
AGARRE
Etxe honen lehen aztarnak 1542. urtean aurkitu daitezke parrokiari bere amarrernak eskintzen dituztenen artean agertze baita. (Labairu, Historia de Bizcaya, IV.227)
1704. urteko erroldatzean ¨La casa de Agirre de Yusso de Madalena Agirre irakuri daiteke¨.
1745/6. urteko zerrendan Peñaflorida kondea zela jaubea agertzen da eta Juan Azkarza bizi omen zen errentan.
1795/6. urtean berdin.
1814. urtean Madalean Agirre agertzen da jaube bezala eta bertan bera bizi omen zen.
1823. urtean herriko zergak ordaintzeko, 644 errialeko irabazien oinarria ezarri zitzaion.
LANDIBAR
Esaten danez, etxe hau Peru bertsolariak eginikoa da, bere semeari uzteko.