Arin arin, fandango, aurresku... ta gehiago!!!Umeen dantza ikastaroari jarraipena eman nahian gabiltza. Interesa izanez gero Urtarrilaren 20an izango da batzar orokorra. #ETXKulturaSustatzen #ETX

Ia 3 urte igaro dira azkenengoz ohiko San Silbestreko ekintza antolatu zenetik, eta aurten ere plazerra izango da Txik-Txak kirol elkartearekin batera, Abenduaren 31ko goizean mendi bizikleta birak eta korrikako lasterketak antolatzea. Betiko lez partehartzea eta mozorrorik onenak sarituko dira!!! Parte hartu ta herri kultura sustatu!!! #ETX #Txik-Txak #ETXKulturaSustatzen

Ohitura zaharrak ezin direnez galdu, Azaroaren 26an talo ikastaro antolatu dugu arratsaldeko 17:00etan. Parte hartu ta herri kultura sustatu!!!#ETX

🎃🎃🎃🎃🎃🎃🎃🎃🎃

BADATOR ARIMEN GABA!!!

🎵🎶🎵🎶🎵🎶🎵🎶🎵

Urriaren hogei ta

hamaika heltzean

sorgin-arratzak, arima

hilen gau beltzean

kalabazak, arbiak

hustu baratzean

ikusi ezinean

kandelak jartzean

arima erratuak

itzalean atzean

🎵🎶🎵🎶🎵🎶🎵🎶🎵

Urriaren 29an eta 31an herriko Guraso Elkartearen eta ETX taldearen artean "arimen gaba" antolatuko da.

Motorrak berotzen joateko Urriaren 29an Mozorroen tailerra antolatu du Guraso Elkarteak.

Urriaren 31an, arimen gabean, ekintzari gurasoek emango diote jarripena, eta azkenik ETX taldeak bere aletxoa jarriko dugu kontakizun eta abestiz beteriko kalejiran!!!

Parte hartu ta herri kultura sustatu!!!

#ETX #EtxebarrikoGurasoElkartea

🎃🎃🎃🎃🎃🎃🎃🎃🎃

ITZULERA

Herrian zehar jarri ditugun loreen bidez, ETX kultur taldeko loraldi berria irudikatu dugu, udaberrian hasi genuen barne lanketaren udazkeneko loraldia. Eraberriturik, indartsu, herri dinamikako urmaelean gure ur tanta koloretsuak gehitzeko asmoz.

Laster izango duzue gure berri bai sare sozialetan eta baita herriko ohiko txokoetan.

#ETXKulturaSustatzen

20 urte, dozenaka herritar, ehundaka ekintza eta dinamika, baina helburua bakarra, herriari kultur espresio ezberdinak jorratuz ekarpenak egitea.

ETX Kultur taldea 2001. urtean sortu zenetik aldaketa ugari jasan ditu, herriko egoerari egokituak eta baita lantaldearen izaerara atxikiak.

Azken testigu aldaketatik gutxi gorabehera 6 bat urte pasa dira. Denbora tarte horretan hitzaldiak, pelikulen emanaldiak, kontzertuak, ikuskizunak, ikastaroak... jarri dira martxan herriko dinamikari gure bultzada emanaz. Nahiz eta hasierako urte askotan lantalde ederra eduki, arrazoi pertsonalengatik zein pandemiak sortutako kaosaren ondorioz, taldeko indarra murrizten joan da.

2020. urtean, pandemia garaian, ahalegindu ginen indarrak batzen berriro herritarrena hurbilduz.Momentuko neurriei aurre egin eta erritmo berdinaz jarraitzeko asmoarekin, baina atsekabez ez genuen lortu helburua.

Egia da momentu honetan herriak denon inplikazioaren beharra duela, pandemiak, dinamika ugariri egin baitie kalte. Ala ere gure errealitatea ikusirik, urte beteko geldiunea egitea erabaki dugu ekintzeri dagokionez, ikastaroek orainarte bezala martxan jarraituko dutelarik.

Argi uztea nahiko genuke iraupen mugatuko eten bat izango dela, arnasa berreskuratu eta indarrak batzeko, azken urteetan landatu diren hazien bidez taldeak beste loraldi bat izan dezan. Laister izango duzue gure berri. ETX

Ekainaren 13an Eibarko Kezka dantza taldearen emanaldia antolatu dugu, goizeko 12:00etan Etxebarriko Peñanekua plazan. Eguraldi txarra izanez gero, emanaldia frontoian izango da.

Arrateko amaren ezpata-dantza eta San Joan eguneko soka-dantza dantzatuko dituzte. Hona hemen aipaturiko dantzak:

Kezka taldea 1958an Eibarko Klub Deportiboaren baitan sortutako dantza talde bat da. Dantza talde honen informazio gehiago eta historia irakurrri nahi izan ezkero, hona hemen euren web orriko esteka:

Udaburuko ospakizunean suaren inguruan dantzan egin nahi duzu? Ekainaren 11 eta 18an arratsaldeko 17:00etan dantza ikastaroa antolatu dugu, betiko dantzak errepasatzeko. Oharra:

-Osasun egoerarengatik muxukoa (maskarilla) ekartzea beharrezkoa da.

#ETX #ETXKulturaSustatzen #Udaburuak

Apirilaren 24ean Bizkaiko herrietan iraungitze data luzeko behi esne osoaren bilketa masiboa jarri du martxan Zaporeak elkarteak. Etxebarrin goizeko 10:00etatik eguerdiko 14:00etara burutuko da bilketa Udaletxe aurrean. Herriko saltokietan erostera animatzen zaituztegu!!! #ETX #ETXKulturaSustatzen #Zaporeak #Esneosoa

Apirilak 10ean arratsaldeko 17:00etan, "Bi urte, lau hilabete eta egun bat" dokumentalaren emanaldia antolatu dugu herriko udaletxean Etxebarriko Ezker Abertzalearekin batera. Emanaldiaren aurretik, 16:45etan hasita, herriko intsumisoen bizipenen inguruko solasaldia egingo da.

Dokumentalaren sinopsia:

2 Urte, 4 Hilabete dokumentalak derrigorrezko soldaduskaren aurka borrokatu zuten 6 lagunen istorioa kontatzen du. Gauza asko daukate komunean 6 lagunok: denak giltzaperatu zituzten soldaduskari uko egin izanagatik, eta denek nahiago izan zuten kartzela ejertzitoa baino. Arrazoi asko egon ziren intsumiso izateko: bakezaletasuna, pentsaera anarkista, abertzaletasuna edota sinesmen erlijiosoak. Ezberdinak denak ere, baina guztiek erakutsi zuten ausardia eta tema handia, harik eta Estatuari borroka irabaztea lortu zuten are.

Dokumentalaren trailerra:

Xake mahai-jokoaren ikastaroa antolatu dugu Martxoaren 29 eta 31rako. Ikastaroan piezen oinarrizko mugimenduak eta taktikak landuko dira (norberak ekarri behar du xake taula).Parte hartzeko bidali email bat etxkulturelkartea@gmail.com helbidera. Gogoratu binaka edo hirunaka apuntatu behar dela, eta jokalariak familia berekoak izan behar direla. #EtxKulturaSustatzen # ETX #Xakemahai-jokoa

Martxoak 8a

Emakumeen eguna

Dena aldatu sistema arrakalatu

GORA BORROKA FEMINISTA, ANTIKAPITALISTA ETA ANTIARRAZISTA!!!

#ETX

Kaixo guztioi!

Azken urteetan, Otsailean, jubilatuen txokoan ikastaroak antolatu izan ditugu.

2021ean ere San Blas ikastaro bat antolatzeko asmoa izan dugu, baina egoera kontuan hartuta, beste bide bati ekin diogu.

Meabeko Ogixetako Loreak eta Juanek etxeko ateak zabaldu zizkiguten eta bideoan jaso dugu San Blasak egiteko prozesu osoa! Gozatu ikusten eta animatu San Blasak egitera, amaieran Loreak etxean egiteko neurriak eta osagaik ematen ditu eta!

Hemen esteka✍🏽:

Mila esker Lorea eta Juani zuen okindegiko ateak zabaltzearren️!

Eta ez ahaztu, herriko produktuak kontsumitu!!! Herria Gozatu!!! Herria bultzatu!!! #ETX #MeabekoOgixek #Hamenbertokoa #ETXKulturaSustatzen


Silbestre santua aurten etxean geratuko da, konfinatuta omen dago eta . 2020. urtea ezta izaten ari erraza, ala ere era batera edo bestera amaiera eman behar zaio. Horretarako goizeko 11:00tatik eguerdiko 13:00tara pistajoko bat (lehen pista harri bolaren inguruan egongo da) jarriko dugu martxan. Ekintza honen asmoa, nahiz eta seguruena eguralduraldiak asko ez lagundu, jende pilaketak ekidinez herria alaitzea izango da. Horretarako herriko beste talde eta dinamika batzuen laguntza izango dugu, esaterako EGA, Emare, Zaldibar argitu eta Izan Bidea. Parte hartzeko kondizio bakarra izango da, mozorroturik etorri behar dela!!! Pista jokoaren amaieran galdera sorta bat egingo zaio partaideari ekimeneko gune desberdinen inguruan eta era egokian erantzun ezkero, mozorro onenaren lehiaketan parte hartu ahal izango du. 3 maila desberdinetan banatuko da lehiaketa (0-10 urte, 10-16 urte eta 16tik aurrera) eta 13:00tan jakinaraziko dugu nor izango den maila bakoitzeko irabazlea. Eguberri on danori!!! #ETX

Hasiera batean, Baserriz Baserriren bigarren edizioa Azaroaren 14rako genuen planifikatuta. Pentsa! Kartela ere inprimatuta genuen! Baina juxtu, une horretako egoeraren larritasunagaitik eta hartu behar izango genituen neurrien ondorioz, gabon ingurura atzeratzea erabaki genuen, egoera hobetuko zelakoan. Gabonak heldu dira ordea eta kulturari dagokionez jarraitu beharreko neurriak berdinak izaten jarraitzen dute. Ondorioz, ez dugu ikusten posible denik ekintza hau egitea, hasiera bateko planteamenduarekin behintzat.

Guzti haugaitik, pausu bat aurrera eman eta ETX taldearen web orri bat sortu dugu.

Honen zergaitia sinplea da, web horriaren bidez Baserriz baserri ekintzak beste era batetara aurrera eramatera ahalbidetuko gaituela.

2garren edizio hau Aulesti auzoan zehar gauzatuko da eta Abenduaren 24tik eta Urtarrilaren 10 arte parte hartu ahal izango da. Zozketa bat ere jarriko dugu martxan, Arriotain, Mandiola Goiko eta Arnoriaga baserrien argazkiak email (etxkulturelkartea@gmail.com) bidez bidali ezkero, edo argazki hoiek sare sozialetan ETXen perfilak etiketatuz igo ezkero, 30 euroko bono baten zozketan parte hartuko duzu (3 bono, 3 irabazle) herriko negozioetan xahutzeko. Webgunean ekintzaren bigarren edizioari dagokion atalean, ibilbidearen mapa bat igoko dugu (baserriak identifikatuz) eta horretaz gain ibilbidea Wikiloc aplizioaren bidez jarraitu ahal izango da (gure perfilean sartuta edo webgunearen bidez). Baserrien informazioari dagokionez, aipatutako egunen artean, baserriek euren aurrean QR bat izango dute mugikorraren bidez irakurri ahal izango dena, eta hauen bidez patehartzailea zuzenean gure web orrira bideratuko dugu. Baserriaren datuak QRen bidez egongo dira soilik eskura Urtarrilaren 10 arte eta egun honetatik aurrera sarean jarriko ditugu edonorek ikusteko. Datu hauei dagokienez, horrian adierazten diren liburuetatik ataratakoak dira, ala ere baserriei buruz infomazio gehiago edo ibilbidean zehar baserriren bat falta ezkero, idatziguzu gure emailera. UR BIXKORRETAN ETXAN/K APAKIÑIK. ETX

-SantixauEk -

Uga ta ZixuREN KANTA

2020 garren urtean zehar lanean ibili ondoren, urte bereko Uztailak 26ean aurkeztu zen UGA ta Zixuren kanta. Dinamika hau herriko kultur batzordeko parte diren EGA, ETX, Emare eta Guraso elkarteak, eta herriko zenbait musikariren bitartez aurrera eraman da. Hasieratik, helburua herriko jaietako kanta alai eta koloretsu bat sortzeaz aparte, herritarren parte hartzea bultzatzea izan da. Horretarako, Guraso elkarteak letraren lehiaketa bat jarri zuen martxan eskolako umeen artean(herriko eskolan sortzea ez bait zen posible) eta azkenik grabazio egunean 20 herritarrek parte hartu zuten ahotsetan ( Umeak, gazteak, gurasoak eta herriko jubilatuak) eta herriko 3 musikarik.

Gozatu deizuela emaitzaz. Gora Etxebarri ta Etxebarritxarrak!!!

Maskarilen gaineko informazioa

Maiatzaren 21etik aurrera martxan jarri den agindu berriaren inguruan informatzeko, Etxebarriko farmaziako farmazialaria den Ainara Sesma Outeiralekin batera, bideo bat osatu dogu maskaren inguruan hitz egiteko eta gomendioak emateko. Erabil ditzagun maskarilak tentuz eta zentzuz!!!